Marie Curuie

Bere lehen urteetan Varsovian bizi izan zen. Haren gurasoak irakasleak ziren: aita matematika eta fisika ematen zituen eta amak, musika. Hamaika urte zituela, ama hil zitzaion, tuberkulosiaren ondorioz.

Oso gaztea zenetik, Curieri irakurtzea gustatzen zitzaion eta hamabost urterekin graduatu zen. Ezin izan zen unibertsitatera joan, emakumeentzat debekatuta zegoelako, baina eskola klandestinoetara joaten zen.

Bronia ahizpa zaharrena Parisera joan zen unibertsitateko titulu ofiziala lortzeko. Haren ondoren, Marie ere hara joan zen 1891n. Sorbonan kimika eta fisika ikasi zituen. Familiak diru arazoak zituen bera laguntzeko eta dieta oso pobrea zuenez, sarritan gaixotu egiten zen.

Ikasle bikaina zen, ordu asko ematen zituen ikasten eta horri esker Sorbonan eskolak ematen lehen emakumea izan zen.

Marie Curie